Egun on irakurleok! Gaur bideo bat ekarri dut, non bertan ikus dezakegu hiru ume adin desberdinekoak (18 hilabete, 8 urte eta 10 urte) plastika teknika batzuk egiten. Hiru marrazkien artean desberdintasunak ikusten dira eta nola teknika garatzen doan adinarekin.
PLISTI PLASTA
2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea
2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata
Zirriborroen garrantzia.
Kaixo irakurleok! Gaur, oso interesagarria iruditzen zaidan gai bat
ekartzea gustatuko litzaidake: zirriborroen garrantzia eta faseak. Marrazkien
bidez haurrek gauza asko esan dezakete haiei buruz eta gainera, paper batean
egindako zirriborroa berarentzat bere lehen lan handia izango da. Komunikatzeko
eta adierazpenerako beste modu bat da, baina batez ere hizkuntza berri bat da. Bestalde,
marrazkien bidez umeen emozioak eta pentsamenduak
ikusi ahal ditugu adibidez, zer egiten dio pozik edo triste egotea. Horren
ondorioz garrantzitsua da zer marrazten duten ikustea. Marrazkiak haurren
sormena sustatzen, haien sentimenduak adierazten eta psikomotrizitate fina
lantzen laguntzen du. Haurren lehen erregistro grafikoa zirriborroa da eta 18
hilabeterekin gutxi gorabehera, agertzen da. 3 fase desberdin daude:
Kontrolik gabeko
zirriborroak.
Hasieran, umeak marrazkiarekin esperimentatzen hasten denean, bere
zirriborroak nahasiak eta kontrolik gabekoak dira. Ordenarik eta zentzurik
gabeko lerroak egiten ditu, paperetik irteten da eta ez dago koordinaziorik esku,
begia eta burmuinaren artean. Bakarrik arkatza eskuarekin indarrez eutsi eta
lerroak egiten ditu besoa sorbaldatik mugituz, batzuetan gorputz osoa mugitzen
du kontrolik gabe. Pixkanaka ikasiko du mugimendua ukondotik egiten, gero
eskumuturretik eta azkenik
atzamarretatik. Etapa honetan haurrak ez du ikusi duen ezer irudikatzeko
asmorik. Kontrolik gabeko lerroak egiten ditu plazera produzitzen diolako egin
behar dituen mugimenduak eta gozatzen du ukimenaren sentsazioaz. Gauza
desberdinekin esperimentatzen berarentzat atsegina izango da.
Kontrolatutako zirriborroak
Umeak denborarekin marrazkia gero eta hobeto egingo du. Momentu batean
konturatuko da haren mugimenduaren eta egindako lerroen artean harreman bat
dagoela. Lehen kontrolik gabeko ziren marrak, forma hartzen hasiko dira. Hau
lehenengo zirriborrotik 6 hilabete pasatu ondoren agertuko da, hau da, 3
urterekin. Pauso hau oso garrantzitsua da berarentzat, egindako lerroetan
ikuste kontrola duela ohartzen delako. Horregatik, marrazkiak egitea jarduera
estimulagarria da. Ikuste eta motor koordinazioaz gain, asmo adierazgarria ere
egongo da.
Zirriborroak izenarekin.
Motor kontrola gero eta handiagoa da eta ikusten duena irudikatzeko gai da,
nahiz eta bere lerroak objektuaren antza ez izan. Lerro zirkularrak eboluzionatzen dute forma
ezagungarriagoetarantz. Umeak izana jartzen dio bere zirriborroari. Onartzen du
zirriborroak adierazpen-forma dutela eta helduengan erreakzioak sortzen
dituela. Beraz, garrantzitsua da bere marrazkiak ez zuzentzea, animatzea
baizik. Paperaren leku desberdinak hartuz marrazkia erdiratzeko joera du eta
koloreak aukeratzen ditu.
Espero dut zuen gustukoa eta interesgarria izatea. Hurrengora arte!
2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena
Burbuilen artean jolasten (2)
Pasaden astean, burbuilekin ikasteko jarduera batzuk proposatu nituen, baina batez ere, bigarren ziklorako umeentzako
jarduerak dira. Gaur, lehen zikloko haurrak estimulatzeko burbuilak egokiak
direla azaltzen duen bideo labur bat
ekarri dut.
2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena
Burbuilen artean jolasten (1)
Aste honetan, plastika lantzeko gauza desberdin bat proposatuko dut.
Haurrek esperimentazioren bidez ere ikasten dute eta horregatik gustatzen zaien
gauza batekin lantzea ezin hobea da, esate baterako, burbuilekin jolasten.
Gainera burbuilekin ondo pasatzen duten bitartean, jarduera artistikoak
eta esperimentu zientifikoak egiteko
aukera izango dute. Hona hemen klasean egin ahal diren proposamen desberdin
batzuk:
2. Burbuilak sortzeko errezeta:
- Ur kailu 1
- Xaboi likido katilu ½
- Osagaiak nahastu eta… burbuilak egiten hasi!
3. Esperimentatzen
hasi: Burbuilak
egiteko materiala prestatu ondoren jarduera desberdinetan aritzeko prest gaude.
Burbuilen forma, tamaina eta koloreak aztertu ahal dute. Hona hemen adibide
bat: Experciencia
Ikusi dugunez modu dibertigarri eta desberdin batean ikasiko dute,
aktibitate bakoitzean helburu desberdinak jarriz. Praktikan jartzea bakarrik
falta da eta haurrekin ondo pasatzea.
2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea
Artelanak sortzen.
Egun on irakurleok! Gaur informazioa bilatzen nengoen bitartean albiste hau
aurkitu dut sare sozialetan, batez ere, Twitter-en. Albisteak honela dio: "Artist collaborates with 2-year-old daughter to create works of art". Harrigarria eta interesgarria iruditu zait eta horregatik, blogean partekatu behar nuela sentitu dut. Horrelako proiektuak egitea politak direla iruditzen zait, 2 urteko haurrak egindako zirriborroetatik koadro zoragarriak ateratzen direlako eta irudimenak parte-hartze handia duelako lan hauetan. Albiste osoa irakurtzeko gogoa izatekotan "materiala" orrian link-a ipini dut, bertan bideoak eta argazkiak daude prozesua ondo ikusteko.
Espero dut zuen gustukoa izatea eta horrelako albiste gehiago partekatzen saiatuko naiz. Hurrengora arte!
2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala
Materiala egiten...
Txikiekin arte plastikoa lantzeko, toxikoa ez den materiala erabili behar da
haien osasunerako. Horren ondorioz, aste honetan pintura eta plastilina naturala
modu erraz batean nola prestatzen den ekarri dut. Horrela txikiek libreki
esperimentatzeko aukera izango dute eta ahoan sartzerakoan arazorik ez da
egongo.
Pintura.
Errezeta hau eskuz margotzeko pintura egiteko ezin hobea da. Gainera, umeen
kolore gogokoenak presta ditzakezu, etxean seguru dauden osagaiak erabiliz.
Osagaiak:
- 1irina katilu
- 1 katilu ur
- 1 gatz koilarakada
- Elikagai koloratzailea
Nola prestatu:
- Irina, gatza eta ura ontzi batean nahastu.
- Gero ontzi bakoitzean elikagai koloratzailea gehitu kolore desberdinak egiteko. (Nahi izanez gero legamia pixka bat gehitu daiteke ere.) Eta listo!
Plastilina
Errezeta hau prestatzeko haur nagusiei laguntza eskatu ahal diegu. Matematikei
hurbiltzeko modu egokia da, osagaiak neurtu ditzaketelako. Txikiei, berriz,
eltze batean osagaiak jartzea eskatu ahal diegu, eltzea berotu baino lehen.
- 2 irina katilu
- Ur katilu 1
- 1 gatz katilu
- 4 olio koilarakada
- Begetal koloratzaileak
Nola prestatu:
- Irina, gatza, olioa eta ura ontzi batean nahastu.
- Nahastu gelditu gabe bola bat eratu arte.
- Masa zati berdinetan banatu.
- Mahai gainean irina pixka bat jarri eta oratu 2 minututan zehar.
- Begetal koloratzaile tanta batzuk jarri masaren erdian. Pauso honetan arreta handiz egin behar da, oratzen den bitartean koloratzailea masan gelditzeko eta ez mahaian.
- Kolorea ondo gelditu arte oratu eta…. JOLASTERA!! Gogoratu: jolasten bukatu ondoren plastilina potetan ondo gorde aire guztia kenduta.
2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala
Zergatik da garrantzitsua arte plastikoa Haur Hezkuntzan?
Gaur, Blogarekin hasteko oso
interesgarria iruditzen zaidan gai bat komentatuko du. Arte plastikoaren garrantziari
buruz hitz egingo dut, bizitzan zehar iritzi desberdinak entzun ditudalako. Aguirrek (1997) esaten duen moduan: "Haurraren plazerrerako edo sarirako eskaintzen den "presiorik" gabeko ekimen bat edo azkar bukatzen dutenean aisialdiak betetzeko irtenbidea da." Nire ustez eskolako hezitzaileek horretarako erabiltzen dute. Ondo dago marrazkigintza aisialdirako mantentzea, baina benetako ezagutza bat bilakatu behar da eta garrantzi gehiago eman behar zaio. Arte Hezkuntzak zenbait gauza garrantzitsu eman ahal dizkio ikasleei, ikasteko aukera anitza eskaintzen dio eta jarduera artistikoa ikertzeko era bat da.
Artea librea den Haur Hezkuntzako area bat da, horren ondorioz,
umeek haiek bakarrik pentsatzen ikasten dute eta bere sormena aurkitzen dute.
Gainera, haurrek bere sentimenduak eta sormena adieraz ditzakete pentsamendu
kritikorako trebetasunak garatzen dituzten bitartean. Irakasleek plastikarako
materialak ematen dietenean, haurrek material horrekin zer egin dezaketena
esperimentatzen eta ikasten hazten dira. Ume txikiek, materiala ahora sartuz eta ukituz esperimentatzen dute eta bigarren ziklokoek material desberdinak eraldatuz, sormena lantzen dute eta material hauekin lanean, mundu zabal bat deskubritzen dute hauei forma emanez. Horregatik artea librea izatea hain garrantzitsua da.
Bestalde,
haurrak sortzaile hezi behar ditugu. Baina ez sortzaile artistak izateko,
baizik eta bizitzarako. Bizitzan aurrera egiteko eta arazoei soluzioak
bilatzeko irudimena oso garrantzitsua da, eta hori artea landuz garatzen da.
Bukatzeko,
arte plastikoaren garrantzia hobeto ulertzeko eta hezitzaileek zer egin behar
duten jakiteko jarraian utzitako bideoan ikus daiteke.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)