2014ko urriaren 20a
Gaur, Informazio eta Komunikazio
Teknologikoak Haur Hezkuntzan irakasgaian web 2.0-ri buruz hitz egin dugu.
Lehenengoz hainbat ideia esan ditugu eta gero irakasleak horri buruz teoria azaldu
digu. Web 2.0 informazioa prozesatzen du, guk geuk sortzen eta publikatzen
dugun informazioa ezagutza bihurtzeko. Sistema hau erraza eta erabilgarria da
eta parte-hartzeko eta elkarrekintzan ezagutza eraikitzeko balio du. Informazio
elkartrukatzeko aukera ematen digun aplikazioak hauek dira: Youtube, Wikipedia,
Blogger, delicio.us…. Laburbilduz, web 2.0 Internet erabiltzeko garapen berria
da, non erabiltzailea ekarpenak egiten ditu, espazio soziala da.
1.aktibitatea ikasle fitxa egitea
izan da, ikasleen datuak biltzeko eredu bat edukitzeko. Gero, irakasleak IKT
inguruko ideia batzuk azaldu digu. Ordenagailuak duen osagarriak (hardware eta
software) eta bertan dauden programak (Open Office, Microsoft Office,
soinurako…). Eta teoria honekin bukatzeko ordenagailuaren memoriari buruz hitz
egin dugu.
2.aktibitatea gmail eta
aplikazioak nola erabili izan da. Gmail-ean hainbat gauza desberdin egin ditugu,
esate baterako, mezuak bidali, artxibatu eta etiketatu, filtroak sortu etab.
Aplikazio desberdinak erabili ditugu ere. Hori egin ondoren, gmailen abantailak
zeintzuk diren komentatu ditugu. Bukatzeko, Blog bat zer den azaldu eta
bakoitzak Blog bat sortu du. Bertan, bakoitzak aukeratu duen gaiari buruz
sarrera bat idatzi beharko du astero.
Alde batetik, IKT-ren lehenengo
klasea izateko ondo egon dela iruditu zait, gauza interesgarriak ikasi ditut
eta praktikei esker gmailen eta Blogaren abantailak zeintzuk diren eta nola
erabili ikasi dut. Beste alde batetik, zati teoriakoa pisutsuak izan direla
pentsatzen dut, baina beharrezkoak dira praktiketan jartzeko eta nola erabili
jakiteko.
2014ko urriaren 27a
Klasearekin hasteko, “Euskara
2.0: zer da hori?” testua guztion artean komentatu dugu eta hainbat ideia
nagusi atera ditugu.
Bestalde, “Gaitasun digitalari buruz”
bideo bat ikusi dugu: informazioa epaitu edo baloratu behar dugu, produzitu eta
sailkatu, parte hartze garrantzitsua da eta aktiboa izatea espazio horretan.
Teknologia zentzuz eta modu egokian erabili behar dela aipatu dugu.
Ostean, Konpetentzia Digitalari inguruko
zenbait gauza ikasi ditugu. Konpetentzia eta gaitasunen ezaugarriak ezagutza,
trebezia eta jarrera dira. Oinarrizkoen artean bat da. Konpetentzia digitalari
esker, umeek tresna teknologikoa erabiltzen hasten dira, errealitatea eta
ikus-entzunezko adierazpena bereizten ikasten dute eta teknologia erabiltzen
dute 2 hizkuntza ofizialak finkatzeko eta atzerriko hizkuntzara hurbiltzeko.
Konpetentzia digitala garatzeko, alfabetizazioa digitala garatu behar da. Idatzizko
testuak interpretatzeko gaitasuna da, hau da, ekoiztu, irakurri eta idatzi. Garrantzitsua
da gazteek eskola bukatzean gaitasun digitala edukitzea, espazio honetan lan
egiteko. Hainbat hitz berriak ere ikasi
ditugu, esate baterako: nekiteta, lizentziak, datu pribatuen erabilera,
konfidentzialitatea….
Hau egin ondoren, bakoitza bere
blogan sartu eta zenbait gauza berri ipini ditugu. Gero, irakasleak bloga
eguneratzeko denbora utzi digu.
Bukatzeko, taldeak egin ditugu
taldeko-lana egiteko. Talde fitxa egin eta testu bat irakurri dugu “pasotei”
eta “jeteei” buruz. Irakasleak proiektu berria azaldu eta “my new popplet” erabiltzen erakutsi digu, aurkezpenak modu
eskematikoan egiteko. Talde bakoitzak wikia edo site zabaldu du eta bertan
egindako guztia sartu behar dugu.
Esan beharra daukat bloga
erabiltzea gero eta gehiago gustatzen zaidala. Astero sarrera bat idazteko Informazio
berria bilatzea, iritzi desberdinak ikusteko aukera ematen dit eta noski, gauza
berriak ikasteko. Gainera adierazpen askatasuna ahalbidetzen du eta horri
esker, niri gustatzen zaidan gaiari buruz idatzi dezaket. Horrez gain,
ezagutzen ez nituen gauzak ikasten ari naiz, hala nola, “my new popplet” erabiltzea
edo site irekitzea. Etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeela pentsatzen
dut.
2014ko azaroaren 17a.
Gaurko klasea gaitasun digitalari
buruz izan da eta hainbat ariketa desberdin egin ditugu lantzeko. Hasteko bost
talde egin eta bideoak ikusi ditugu gero gure IKT-teko taldeari komentatzeko.
Horri buruz hausnarketa egin eta guztien artean hainbat ondorio atera ditugu:
- Gehienetan irudi egokia ematen dugu edo hala uste dugu, baina batzuetan informazio gehiegi ematen dugula pentsatzen dugu edo komentario eta argazki ez-egokiak jartzen ditugu lagunen artean, batez ere.
- Identitate digitala pertsona batek internetera igotzen duen informazio orok osatzen du. Identitate analogikoa berriz, perfil bakoitzaren arabera igotako informazioa edo datuek sortzen dituzte. Hau da, sare sozial edo webaren arabera mota bateko edo besteko informazioa eskegitzen dugu. Normalean ez datoz bat identitate analogikoa eta digitala. Sare sozialetan informazio informalagoa ipintzen da.
- Lana bilatzeko identitate digitala kezkatu ahal gaitu, ez dakigulako oso egokiak diren sarean eskegita ditugun argazkiak.
- Kontuan izan behar dugu Interneten guri buruzko informazioa eskegitzeak sor ditzakeen arazoak eta ondorio kaltegarriak. Ez dakigu noren eskuetara helduko den informazio hori eta etorkizunean gure kalterako erabil daiteke. Beraz, zerbait igo aurretik birritan pentsatzea komenigarria da eta informazio horrekin ematen dugun irudia egokia edota guk nahi duguna den ziurtatu behar dugu.
Hau egin ostean, konpetentzia digitalari
buruz beste bideo bat ikusi dugu, Jordi Adelle-rena. Bertan hasieran irakasleak
azaldutako informazioa azaltzen du. Bukatzeko, taldeka jarri gara eta lanaren
3. ematekoa egiten eta prestatzen hasi gara.
Klase hau gure
etorkizunari buruz pentsatzeko balio izan zaigula pentsatzen dut. Kontuan izan
behar dugu Interneten eskegitzen duguna eta sortu ditzakeen arazoak edo
ondorioak.
2014ko azaroaren 24a
Gaurko klasea IKTak hezkuntzan txertatzeari buruz izan da. Lehengoz PowerPoint batekin azaldu digu. Gaurko gizarteak teknologia berrien inguruko alfabetizazioa lantzeko beharra inposatzen du. Eskolan teknologia berriek eragina dute: irakasle eta ikasleen rolak aldatzen dute eta gaitasun berria landu behar dira. Horren ondorioz, IKTak hezkuntzan txertatzeko zenbait irizpide izan behar ditugu kontuan, adibidez, lortzeko helburuak eta lantzeko edukiak. Curriculumeko elementu bat izango da: bai lantzeko elementua eta errekurtso moduan.
2014ko azaroaren 24a
Gaurko klasea IKTak hezkuntzan txertatzeari buruz izan da. Lehengoz PowerPoint batekin azaldu digu. Gaurko gizarteak teknologia berrien inguruko alfabetizazioa lantzeko beharra inposatzen du. Eskolan teknologia berriek eragina dute: irakasle eta ikasleen rolak aldatzen dute eta gaitasun berria landu behar dira. Horren ondorioz, IKTak hezkuntzan txertatzeko zenbait irizpide izan behar ditugu kontuan, adibidez, lortzeko helburuak eta lantzeko edukiak. Curriculumeko elementu bat izango da: bai lantzeko elementua eta errekurtso moduan.
Hau egin ondoren bi bideo ikusi ditugu horri buruz hausnartzeko:
1. bideoa: Irakasleak errepikapena erabiliz irakasten die ikasleei. Gizon bat sartu eta ordenagailuak jartzen ditu ikasgelan. Ordenagailuekin metodologia berdina erabiltzen du irakasleak. Materiala desberdina erabiltzen badugu metodologia aldatu beharra dago, moldatu.
2. bideoa: lehen zegoen hezkuntza eta gaur egungo hezkuntza konparatzen du. Denborarekin nola hezkuntza aldatu den ikusten da bideoan. Bi egoera agertzen dira; bata klase tradizionala eta gero lan tradzionalak egiten, eta beste egoeran klase berritzaileak IKTaren erabilerarekin eta etorkizunean ordenagailuarekin eta teknologia berriekin lan egiten.
Gero, Sybaloo aplikazioa zer den azaldu digu: aplikazioa idaz mahaian bilduta agertzen dira aplikazio honen bidez. eta bukatzeko lan taldearekin proiektua egiten jarraitu dugu.
Klase honetan zenbait gauza ikasi ditut, batez ere, nola txertatu behar diren IKTak eskolan.MAterial berria sartzerakoan metodologia aldatu behar dela pentsatzen dut, hau da, gaur egungo egoerara moldatu. Umeaketorkizunerako heztea da eskolaren helburua, horregatik haien lanerako bideratu eta aldakeetei ohitzen irakatsi behar diegu. Baina nire ustez, ez dira hain txikitan txeratu behar, 4 edo 5 urterekin hasteko adin egokia iruditzen zait. Txikiagoak direnean mundua esploratzen dabiltzalako oraindik.
2014ko abenduaren 1a
Bukatzeko, blogean sarrerak egiten utzi ditu eta hau idazten dudan azken astekaria da.
Gero, Sybaloo aplikazioa zer den azaldu digu: aplikazioa idaz mahaian bilduta agertzen dira aplikazio honen bidez. eta bukatzeko lan taldearekin proiektua egiten jarraitu dugu.
Klase honetan zenbait gauza ikasi ditut, batez ere, nola txertatu behar diren IKTak eskolan.MAterial berria sartzerakoan metodologia aldatu behar dela pentsatzen dut, hau da, gaur egungo egoerara moldatu. Umeaketorkizunerako heztea da eskolaren helburua, horregatik haien lanerako bideratu eta aldakeetei ohitzen irakatsi behar diegu. Baina nire ustez, ez dira hain txikitan txeratu behar, 4 edo 5 urterekin hasteko adin egokia iruditzen zait. Txikiagoak direnean mundua esploratzen dabiltzalako oraindik.
2014ko abenduaren 1a
Gaur IKTeko azken klasea izan da. Lan-taldeko proiektua bukatzen utzi digu eta gero hamaiketan aurkezpenak izan ditugu. PowerPointa bukatu onodren, Sitean azken ukituak egin ditugu.
Besteen aurkezpenak ikusi ondoren gure txanda ailegatu da. Nahiko urduri egon naiz, baina ondo atera zaigula pentsatzen dut.
Hau egin ondoren, blogaren azken azalpenak eman dizkigu, adibidez lizentzia nola jarri ahal genuen.
Bukatzeko, blogean sarrerak egiten utzi ditu eta hau idazten dudan azken astekaria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina