Txikiekin arte plastikoa lantzeko, toxikoa ez den materiala erabili behar da
haien osasunerako. Horren ondorioz, aste honetan pintura eta plastilina naturala
modu erraz batean nola prestatzen den ekarri dut. Horrela txikiek libreki
esperimentatzeko aukera izango dute eta ahoan sartzerakoan arazorik ez da
egongo.
Pintura.
Errezeta hau eskuz margotzeko pintura egiteko ezin hobea da. Gainera, umeen
kolore gogokoenak presta ditzakezu, etxean seguru dauden osagaiak erabiliz.
Osagaiak:
- 1irina katilu
- 1 katilu ur
- 1 gatz koilarakada
- Elikagai koloratzailea
Nola prestatu:
- Irina, gatza eta ura ontzi batean nahastu.
- Gero ontzi bakoitzean elikagai koloratzailea gehitu kolore desberdinak egiteko. (Nahi izanez gero legamia pixka bat gehitu daiteke ere.) Eta listo!
Plastilina
Errezeta hau prestatzeko haur nagusiei laguntza eskatu ahal diegu. Matematikei
hurbiltzeko modu egokia da, osagaiak neurtu ditzaketelako. Txikiei, berriz,
eltze batean osagaiak jartzea eskatu ahal diegu, eltzea berotu baino lehen.
- 2 irina katilu
- Ur katilu 1
- 1 gatz katilu
- 4 olio koilarakada
- Begetal koloratzaileak
Nola prestatu:
- Irina, gatza, olioa eta ura ontzi batean nahastu.
- Nahastu gelditu gabe bola bat eratu arte.
- Masa zati berdinetan banatu.
- Mahai gainean irina pixka bat jarri eta oratu 2 minututan zehar.
- Begetal koloratzaile tanta batzuk jarri masaren erdian. Pauso honetan arreta handiz egin behar da, oratzen den bitartean koloratzailea masan gelditzeko eta ez mahaian.
- Kolorea ondo gelditu arte oratu eta…. JOLASTERA!! Gogoratu: jolasten bukatu ondoren plastilina potetan ondo gorde aire guztia kenduta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina